Present Time irakurtzen irautea
2024ko uztaileko Present Time-n deskribatu nuen nola banatu nuen 2024ko urtarrileko Present Time asteroko irakurketa-segmentuetan. Hori egin nuen errazagoa izan zedin irakurtzeko niretzat eta nire Present Time Book Clubeko kideentzat (Present Time irakurtzeko euskarria elkarri ematea onartu duten elkar-entzuleak dira horiek).
Geroago, Present Time irakurtzeko proiekturako bultzada [motibazioa] galdu nuen. Present Time Irakurketa Klubeko kide batekin jarri nintzen harremanetan. Baina hark ez zion erantzunik eman nire mezu bakarrari eta etsi egin nuen (uko egin nion gehiago saiatzeari). Horrek garbi erakusten du laguntza lortzeko egiten ditudan ahaleginak ez direla oso adoretsuak izaten. Era berean, Present Time irakurtzeko dudan borrokaren sintoma bat da, nire porrotaren eta adorerik ezaren estutasun grabaketen ondorioz.
Present Time istorio zoragarri eta iradokitzailez beteta dago, gure arreta (estutasunetik) desbideratzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Halaber, klima-larrialdiari, norberaren zapaltzaile-moldeei (estutasunei) eta beste hainbat zailtasunei aurre egiteko erronka jartzen digu. Zuri-beltzean eta egunkari-paperean inprimatzen da, arreta galarazten duten pantaila koloretsuz betetako munduan. Iraganeko zauriek eragindako estutasuna dela eta, Present Time irakurtzea astuna dela (lan handia, alegia) irudi daiteke, nahiz eta ekartzen digun informazioa funtsezkoa izan, teoria iraultzailea eskaini eta idazleak, argazkilariak, ilustratzaileak eta editoreak nire erkide kutunak izan.
Gainera, normalean espero da bakarrik irakurri behar dugula; ez da beti egoten norbait prest Elkar Entzuteko saio bat eskaintzeko, amore emateko bulkada (moldea) sentitzen dugunean.
Edozelan ere, zirraragarria da beti ateratzen dela Present Time zenbaki berri bat, hau da, beste aukera berri bat guretzat irakurtzen saiatzeko.
Oraingoan, espero dut saioak eskatuko ditudala, irakurtzea zaila egiten bazait. Espero dut nirekin bat egingo duzuela zeregin honetan. Egun berri bat da. Literalki, «orrialdea pasa» dezakegu.