News flash

WEBINARS

Value of RC Literature
& Joy of Reading
Saturday, February 22
Marilyn Robb


LITERATURE
WEBSITE

Rationalisland.com is
operational again!

Zer Esan Nahi Du Aliatu Izateak?

Artikulu honek oinarria du Azi Khalilik eta Teresa Enricok emandako berbaldia Afrikako, Latinoamerikako, Karibeko, Europako eta Ipar Amerikako Gehiengo Taldeko Jendearentzat, Lurraldeko Erreferentzia Pertsonentzat, Guneko Erreferentzia Pertsonentzat zein irakasleentzat eta erakusleentzat “Batasunerantz” izeneko topaketako hirugarren bileran.

Zer esan nahi du aliatu izateak?

Aliatu izateak gutako askorentzat ohikoa ez den perspektiba eskatzen du. Gutako gehienok ez gintuzten hezi beste talde baten aliatu izatea zer esan nahi duen ulertzen.

EBn konpromisoa hartzen dugu uste eta definizio guztiak asaskatzearen eta berrebaluatzearen bidez argitzeko. Erabaki dugu arrazionalak ez diren “kontzeptu nagusiak” ez erabiltzea. Hirurogeita hamar urtean zehar ideia arrazional berriak sortu ditugu.

Prozesu hau inoiz ez da izan erraza. Ez da erraza izan “ideia hedatuenak” automatikoki onartu ez izatea, horiek gure usadioen parte izan baitira. Zerbait ezberdina egitea beldurgarria izan daiteke. Behin eta berriz, asaskatzearen eta berrebaluatzearen bitartez, gai izan gara gure sentimenduei (sentimenduen arabera jokatzeari) uko egiteko eta arrazionaltasunera bidea egiteko.

Luze asaskatu eta berrebaluatu ondoren, ohartu ginen, aliatu gisa, gizaki orori euskarria eman behar diogula, zapaldua izan edo zapaltzaile izan, eta bide batez bere estutasunei aurka egin.

EBtik kanpo ohikoa da norbaiten alde jokatu beharra: “onen” alde eta “gaiztoen” aurka; etsaiak gure aurka, zapalduak zapaltzailearen kontra.

EBn ere norbaiten “alde” egiten dugu: gizakien alde gizatiarraren alde!

EBn ere zaila izan da gizaki ororen alde agertzea, zein zaurituta gauden eta zein zatituta egon garen ikusita. Oraindik badugu zer hobetua.

EBn gure asmoa gizaki guztien alde egotea da, salbuespenik gabe, bai eta sistema zapaltzaileei zein horiek gure gogamenean eragiten dituzten ondorioei buru egitea ere. Sakonki ulertzen dugu zauritutako jendeak zauritu egiten duela jendea, eta urte askoan zehar ikasi dugu gizaki oro dagoela sakonki zaurituta. Beraz, gizaki guztien alde gaude zauriak sendatzeko eta sistema zapaltzaileak eraisteko, kolonizazioa, esklabotza eta genozidioa barne.

Aliatua izatea EBn konplexua da. Asko asaskatzea eta berrebaluatzea eskatzen du. Talde ezberdinen historiak ulertzea eskatzen du. Elkarren kontra aritu diren taldeetako kideak aktiboki entzutea eskatzen du. Jende guztiaz erabat arduratzea eta gogamen guztiak askatzeko ekintza arrazional eta berariazkoak abiatzea eskatzen du.

Aliatu eraginkor batek ekimen askotan jarduten du. Ondokoak nabarmendu nahi ditugu:

Asaskatzea, asaskatzea, asaskatzea: Errealitatearen ikuspegi zorrotza lortzeko, aliatuek gai guztiei buruz asaskatu eta berrebaluatu beharra dute. Informazio oker andana barneratua dugu elkarri buruz. Gizaki bakoitzari buruzko egia ikus ez dezagun manipulatzen gaituzten estutasunak identifikatu behar ditugu.

Konexioa, konexioa, konexioa: Ezerk ezin ditu ordeztu konexio sakon eta zentzuzkoak. Konexioa ezinbestekoa da batasuna eraikitzeko. Nahiz eta jendeak ez ulertu asaskatzea EBn ulertzen dugun modu berean, sortu ahal ditugu konexiorako baldintzak, eta horiek ahalbidetuko dute gogamenak irekitzea, eragitea eta aukerak ikusaraztea. Asaskatzearen bidez prozesu hori sinesgarriagoa eta azkarragoa da.

Zapalkuntza ulertzea: Aliatua izateak berekin dakar jakin- eta ikas-mina berreskuratzea. Aliatuek ezagutu behar dituzte euskarritzen dituzten taldeek jasandako zapalkuntzaren ezaugarriak. Horrek barnebiltzen du beren historia ikastea, baita egungo problematikak eta taldeko kideek izandako bizipenak ere. Aliatu gisa badugu aukera etengabe ikasten jarraitzeko talde guztiek pairatzen dituzten arazoez eta gogor lan egiteko argitara ekartzeko jende guztiaren historia zehatzak, sarritan zapalkuntza sistemek ezkutatzen dituztenak.

Entzun eta ikastea: Aliatuek entzuten dituzte talde bakoitzeko kideen ahotsak eta bizipenak. Talde guztiek aurre egin beharreko egoerei buruz ikasten dute.

Gure rola aztertzea: Aliatu gisa, zintzo eta ausart hausnartu behar dugu zapalkuntza eta bidegabekeria betikotzen jokatzen dugun rolari buruz.

Estutasunaren aurka jartzea: Aliatuak izanik, estutasun guztien aurka egin behar dugu, bai eta kontraesanak eskaini ere. Aliatua izateak ez du esan nahi estutasunekin permisiboak izan behar dugula, zapalduaren edo zapaltzailearen estutasunak izan. Ikuspegi independentea garatu ahal dugu eta estutasunak eten. Aktiboki ekidin ahal dugu talde batek beste talde bat zauritzea.

Batasuna: Aliatu baten eginkizuna ez da garrantzia ematea sentimenduei eta zatiketei; baizik-eta baldintzak sortzea taldeek elkarrekin harremanak egiteko. Ez dugu ziurtasunik behar, batasunerako aukerak baizik. Gizakion batasuna erdiestea erronka handia da. Espero dugu noizbait lortu egingo dugula. Horrek eskatuko du etengabe asaskatzea eta berrebaluatzea eta, aldi berean, gizarte egitura bidegabeak ezabatzea.

Batasunaren oinarria da kementsua eta zintzoa izatea. Errealitateari zuzen begiratzea eta sendatzeko bidean aurrera egitea da. Beste norbaitengana gerturatzea da, indar guztiek urruntzera bultzatzen gaituztenean. Oportunismoz jokatzeko (alegia, geure taldearentzako irabaziak beste talde baten bizkar lortzeko) manipulatzen gaituen edozeri aurre egitea da. Batasuna zatiketarik eza da. Errurik eza da.

Azi Khalili

Asia Hegoaldeko, Erdialdeko
eta Mendebaldeko Jaraunspena
duten pertsonen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona

Brooklyn, New York, AEB

Teresa Enrico

 Elkar Entzutearen Bidezko Berrebaluatze Erkidegoetarako

Nazioarteko Erreferentzia Pertsonaren Ordezkoa

Shoreline, Washington, AEB

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
What Does It Mean to Be an Ally?
Present Time-n argitaratuta:
217. zk., 2024ko urria

 

 

 

 

 


Last modified: 2025-01-23 20:27:20+00