EBren eraikuntza Egipton
Iman Awadh Ingalaterran bizi den EBko irakasle bat da, eta Egipton EB Erkidego baten eraikuntzaren buru izan da COP27aren ondoren. Ondoren, 2024ko otsailean Mike Markovitsek Imani egindako elkarrizketa bat dator. Bertan, Imanek bere bizipenei buruzko gogoeta egiten du.
Galdera: Nola inplikatu zinen Egiptoko EB Erkidego baten eraikuntzan?
Erantzuna: Bizitzari Eutsiz-eko (BE) (SAL ingelesezko siglen arabera) delegatua izan nintzen Egiptoko COP27an. Han lantegiak, foroak eta entzuteko zirkuluak antolatu genituen. Ekitaldi batetik bestera, irten eta jendearekin harremanetan jarri ginen Bizitzari Eutsiz-i buruz hitz egiteko, nor garen eta zer egiten dugun partekatuz. Harreman asko egin genituen. Iraketik nentorrela esan nienean, gure arteko elkarrizketa hasi zen.
G: COP27tik aurrera, nola garatu zen Egipton gehiago egiteko plan bat?
E: COP27an geundela, BE ordezkaritzako kide batzuek galdetu ziguten ea prest egongo ginatekeen Egiptoko biztanleekin bilera batera joateko, BEn eta EBn interesa duten pertsonentzako etorkizuneko planei buruz hitz egiteko. Bilera ondo joan zen eta Egipton Oinarrizkoen ikastaro bat abian jartzeko erabakia hartu zen. EBko erakusleen arteko bilera batzuen ondoren, erabaki zen hobe zela oinarrizko eskolak hizkuntza, erlijio, kultura eta historia bereko jendeari irakastea, familiartasun horrek ematen duen lotura-zentzuaz baliatuta. Tim Jackins ados egon zen eta erabaki zuen nik emango nituela eskolok.
G: Timek oinarrizko eskolak emateko eskatu zizun. Nola jokatu zenuen hortik aurrera?
E: 290 kontaktu izan ziren. Katrina Wild-i eskatu nion antolatzaile taldea zuzentzeko. Katrina eta biok ohiko elkar-entzuleak gara Ingalaterran, eta asko asaskatu du emakume britainiar zuria izateari buruz. Egiptoko W- ezagutu nuen Marokoko COP22ean eta ikusi nuen zein adimentsua zen. Urte batzuk neramatzan EB banan-banaka komunikatzen, eta Kairoko antolatzailea izatea eskatu nion. Kontatuok Marokoko hainbat elkar-entzule eta Sararen artean banatu genituen. Haietako bakoitzarekin harremanetan jarri ziren. Nik zuzendu nuen online lehen aurkezpena. Timek erabaki zuen sei lantegi egongo zirela Egipton, bakoitza egun batekoa. Azi Khalili izendatu zuten nire erreferentzia pertsona proiektu honetarako.
Egiptora joan ginen 2023ko uztailaren 7an. Marokoko hiru erakuslek lagundu ninduten (COP22aren ondoren EBk irakatsi nien horiek), gure urgazleek eta Katrinak. Egipton izan genuen lehen lantegia, eta hogeita bost bat lagun bertaratu ziren. Sara arduratu zen prestaketa guztiez.
G: Nolakoa izan zen zuretzat esperientzia hori guztia?
E: Oso harro nago nire buruaz, egin dugunaz, taldeaz eta irakatsi diogun jendeaz. Nire mugak gainditu ditut, saiatu naiz. Esate baterako, berrien erdiak baino gehiago gizonak ziren, eta haien sexismoari aurre egin behar izan nion, berritsuki eta txantxa ugariz agertzen baitzen. Gizon horiek estatusa zuten Egiptoko gizartean, beren kargu profesionalengatik. EB oso berria zen haientzat. Elkar-entzuleak izaten irakasten ari nintzaien, ez lagun bat.
Lideratzeko erabakia hartu nuen, eta horren arabera jokatu nuen, nire lotsa gorabehera. Eta fisikoki nekagarria izan zen, energia asko jarri bainuen horretan. Oso atsegina izan zen pertsona talde zoragarri horrekin harremanetan egotea. Eskertuta nago aukera hori izateagatik eta pertsonen bizitza hobetzen laguntzeagatik, EBko tresnak irakatsiz.
G: Zer gertatu zen lehen lantegiaren ondoren?
E: Marokoko taldearentzat eta Sararentzat lehen esperientzia izan zen parte-hartzaile gisa. Nire taldean pentsatzen nuen. Adorea eman nahi nien. Katrinari eskatu nion beraiekin biltzeko eta laguntzeko ulertzen nola izan urgazle. Iraganean, ni izan nintzen bere aliatua, eta orain ni naiz liderra.
Euskarritu nazaten nahi dut. Lidergoari laguntzen ikasteko aukera izan zuten.
G: Esaguzu gauza gehiago lantegien “funtsezko gauzei” buruz.
E: Eskola guztiak arabieraz eman ziren. EBko literatura arabierara itzulia nuen 2017an, Egiptoko ikasleei banatzeko aukera izan genezan: Oinarrizkoen Eskuliburua eta Gizakien Alde Gizatiarra. Horrek Marokoko irakaskuntzan lagundu zuen. Zorionez, EB lantegi askotan ahozko itzulpena egin nuen arabierara, beraz, EBko termino guztien zerrenda bat izan nuen arabieraz. Bizitzari Eutsiz-en liburuxkak ere arabieraz genituen.
Berrebaluatze Fundazioak babestu zuen proiektu hau hegazkin-txartelak, Egiptoko ostatua, bileretarako tokia, janaria, literatura eta kanpoko beste edozein gastu ordainduz.
G: Zein da proiektu honen egungo egoera?
E: 2023an sei lantegi egin genituen Egipton. Ordutik, hiru eskola online eman ditugu. Lantegietara jende asko joan bazen ere, gutxitu egin da online eskoletan. Nire urgazleak eta ni harremanetan jarri gara online eskoletara joan ez diren pertsonekin, Interneteko konexioarekin arazoak daude, eta abar. Hori dela eta, aurrez aurreko lantegi gehiago antolatzeko beharra birplanteatu behar dugu.