Sendi-lana biziberritzea
Erkidegoak sendi-lan sendoa egiten ari dira Guneetan eta Lurraldeetan. Espero dugu denek egingo dutela bat gurekin.
Sendi-lana, gure askapen eta sexu-oroitzapen goiztiarren lanarekin batera, EB Erkidego indartsuen oinarriak dira.
Eskuratutako ezagutzak eta praktikak, sendi-lana deritzogunak, izan dira gure EB Erkidego askoren oinarriak. Gure Erkidegoetako erakusle askok, sendi-lanean parte hartuz, asaskatzeko gaitasuna berreskuratu dute, estutasun eta nahaste goiztiarrak landu dituzte, haien eta besteen estutasunei buruzko ikuspegia garatu dute, eta erronka zailei aurre egiteko tresnak bildu dituzte. Elkar-entzule hobeak eta malguagoak bihurtu dira.
Elkar Entzutearen Bidezko Berrebaluatzean pertsona bakoitzak bere bizitzaren hasieratik duen sekulako adimenaren eta balioaren ulermen paregabea dugu. Ulertu dugu asaskatu gabeko zauri goiztiarrak nola eramaten gaituzten molde zurrunetara, nahastu egiten gaituztela eta hausnartu gabeko jokabideetara eramaten gaituztela orainaldian.
Sendi-lanean erabiltzen ditugun ideia nagusietako batzuk honako hauek dira:
- Denbora berezia: norbaiten lidergoari jarraitzea, handikiro (eskala handian) maitatzeko gaitasunari eusten laguntzeko.
- Arretaz jolastea: beste pertsonak bere jokoan jakin nahi duenaz jabetzeko eta harekin bat egiteko gai izatea.
- Pertsonei beldur sakonak lantzen laguntzea, haiek mugatzen dituzten estutasunen aurka eginez.
- Elkar-entzule gisa orainaldian egoten ikastea eta animatzea norbait asaskatzen ari denean.
Azken urteak zailak izan dira mundu osoko sendientzat. COVID-19aren pandemiak, klima-krisiak, gerrak, zailtasun ekonomikoek eta zapalkuntzak hartu dituzte gure buruak eta gure denbora. Adorerik ezaren, isolamenduaren eta beldurraren sentimendu goiztiarrek nahastuta eta birsubermatuta edukitzen gaituzte.
Baldintza horiek gure haurtzaroko borrokak ekarri dizkigute gogora gutako askori, helduak askotan beren estutasunetan hain harrapatuta egonik, ezin zutenean gu laguntzera, ikustera, entzutera edo ulertzera etorri. Jendea horrela birsubermatzen denean, erraza da gazteen beharrak ahaztea.
Gizateriak aurre egin behar dien borroka handi eta berehalakoetan hainbesteko arreta jarrita, zaila izan da sendi-lanak konektatuta egoteko eta Erkidegoa eraikitzeko eskaintzen dituen aukerei lehentasuna ematea. Gure erakusleetako askok sendi-lanean parte hartuz ikasitakoa jaso dute, eta erakusletza handia egiten ari dira gure askapenaren alde eta klimari buruzko lanean. Lan honek aurrera jarraitu behar badu ere, orain da unea gure Erkidegoetan sendi-lan sendo bat berreraikitzeko.
Gazte asko helduak baino are isolatuago sentitzen diren garaian gaude. Gazte askok, batez ere herrialde aberatsetan, harremanak dituzte beste pertsona batzuekin Internet bidez. Nahiz eta harrigarria den teknologiak distantzia handietan harremana ahalbidetu izana, gazteek kontaktu fisikoa eta hurbiltasun fisikoak eta jokoak eskaintzen dituzten harremanak egiteko aukerak sakonki desio dituzte. Gai izan gara sendi-lana bizirik mantentzeko Internet bidezko lantegi eta jolas-egunen bidez, baina gaur egun Erkidego gutxi batzuetan baino ez da sendoa, eta gure gazteek gehiago nahi eta merezi dute.
Datozen hilabeteetan, sendi-laneko hainbat hitzaldi izango ditugu. Batzuk aurrez aurrekoak izango dira, eta beste batzuk Internet bidezkoak, tokiko Gunetan aurrez aurreko jardunaldiekin. Gaur egun sendi-lana gidatzen duzuenoi edo Erkidegoaren proiektu hau eraikitzen lagundu nahi duzuenoi, horietako batera etor zaitezten animatzen zaituztet.
Elkar-entzuleei gonbidatzen zaituztegu zuen bizitzetan lekua egin dezazuen, zuen inguruko gazteei denbora berezia eskaintzeko eta guraso eta aitona-amonentzako laguntza-taldeak antola ditzazuen. Erkidegoei lagundu nahi diegu jolas-egunak, helduentzako jolas-egunak eta sendi-eskolak izan ditzaten. Oinarrizko eskoletan sendi-lanari buruzko ideiak zabaldu ditzaten animatzen ditut EBko irakasleak.
Gustatuko litzaiguke Erkidegoko kideek eta mundu osoko sendiek sendi-lanak eman ditzakeen ezagutzak eskuratzeko aukera izatea.
- - - -