News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Klima-larrialdiari buruzko lantegi berritzailea

 

            Duela gutxi, klima-larrialdiari buruzko lantegi berritzaile batean parte hartu nuen. Lantegia AEBtako New Jersey-ko, Pennsylvania-ko eta New York-eko elkar-entzuleentzat zen. Hala ere, antolatzaileak Elkar Entzuteko harremana izan zuen EBko erakusle batekin Kampalan, Ugandan, eta Ugandako EB Erkidegoko elkar-entzuleak ere gonbidatu zituzten.

 

            Lantegiko erakusleak Ugandako elkar-entzuleekin bildu ziren lantegiaren aurretik, harremanak eraikitzen hasteko eta Ubuntu lankideak sortzeko lantegirako. (Ubuntuk gizatasuna esan nahi du. «Ni naiz zu zarelako» bezala ere itzultzen da, eta Afrikako hegoaldetik dator. EBn, «Ubuntu» erabiltzen dugu, «lankidea» erabili ordez. Interneterako konexio egonkorrak dituzten pertsonek konexio ez hain egonkorrak dituztenei laguntzen diete, eta telefonoz deitzen diete, inor lantegi edo bilera batetik kanpo gera ez dadin).

 

            Lantegiko pertsona guztiok irten genuen irabazten. Estatu Batuetako jendeak munduko klima-arazoak aztertu ahal izan zituzten, lehen lerroan klima-aldaketaren ondorioei aurre egiten zenbiltzan pertsonekin batera. Denek jaso zuten hizkuntzen ahozko itzulpenaren esperientziaren onura. Ubuntu elkarteetan bikote asko egon ziren saioetan, eta harreman sakonagoak sortu zituzten, bai eta gizabanakoen eta Erkidegoen arteko etengabeko lotura izateko aukera ere.

 

            Erronkak zeuden, noski. Antolaketa-lana konplexuagoa zen. Denbora behar izan zen ahozko itzulpen guztia antolatzeko. Interneterako konektibitatearen eta arazo elektrikoen ondorioz, Ugandako elkar-entzule asko ez ziren bideoan agertu, eta horrek zaildu egin zuen gainerako pertsonek haiekin denok nahiko genukeen bezain bete-betean elkarri eragitea. (Aldi berean, munduko aberastasunaren desberdintasunaren eta kolonialismoaren errealitateei buruzko ikasgai indartsua izan zen estatubatuarrentzat).

 

            Amaierako balioespenak lantegi bat era horretan antolatzeko ahalmenaren erakusgarri izan ziren. Guztioi eragiten digun mundu-mailako gai honetan elkarrekin lan egiteak onura handia ekarri zigun.

 

 

Pamela Haines

Filadelfia, Pennsylvania, AEB

EB Erkidegoko kideen e-posta bidezko informazioa trukatzeko zerrendatik berrinprimatua.

 

Artikuluaren jatorrizko izenburua: An Innovative Workshop on the Climate Emergency

Present Time-n argitaratuta: 216. zk., 2024ko uztaila

- - - -


Last modified: 2024-10-21 22:57:58+00