News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Klasea, aktibismoa eta klase ertainaren rola

Seán Ruthek eta biok liburuxka bat idatzi genuen, Klase-zapalketarekin amaitu: Klase ertaineko jendearentzako askapen-politikaren zirriborroa. Uharte Arrazionaleko Argitaratzaileak argitaratu zuen.

Oraintsuago, EBkoa ez den bertsio bat idatzi genuen: Klasea eta Aktibismoa: Klase ertainaren rola. Besteak beste, aztertzen du klasismoak nola hondatu edo eragotzi ditzakeen harremanak eta nola oztopa dezakeen aktibismo eraginkorra.

Liburuxka hau saltzen eta oparitzen aritu naiz Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdean eta Extinction Rebellion-eko (XR) tokiko egoitzan. Jendeari gustatzen zaio. Duela gutxi, liburuxkari esker, Bristolgo XRko ekitaldi presentzial batera gonbidatu ninduten. Hogeita hamazazpi lagun bertaratu ginen. Ordu eta laurden izan nuen, oso gutxi horrelako gai bat jorratzeko!

Banekien bertan zeuden pertsona gehienek klase ertaineko rolak betetzen zituztela, klase ertain gisa haziak izan ala ez. Identitate-politiketara ez desbideratzea erabaki nuen. Onartu nuen, besterik gabe, zapaldutako beste identitate batzuek eragin dezaketela jendeak sentitzea ez dela klase-sistemaren parte edo sistema horren behealdean dagoela.

Honako hau esan nuen:

Klase-sistema kolapso klimatikoaren bultzatzaile handia da. Ekintzarako motibazio gisa diru-gosea sustatzen du, eta kontsumoa bultzatzen du minaren, haserrearen eta antsietatearen aurrean sorgortzeko modu gisa.

Ez da gure errua. Sistema honetan jaio ginen. Leku bat aurkitu behar izan genuen bertan. Hori pertsona guztiei egokitu zaie, aberatsenei eta pobreenei.

Gazteak ginenean kalte egin ziguten moduak txiki, ezinean eta bakarrik sentiarazi gintuen. Hori da besteak kaltetzeko dugun zaurgarritasunaren faktore nagusietako bat.

            Sistema masibo eta ankerrek, non bizirauteko leku bat aurkitu behar dugun, nahastuta eduki gaituzte, eta nahastuta egoten jarraitzen dugu sarri. Sistema horiek dira «mundu guztiak onartzen dituen aukera bakarrak»; beraz, onartu egiten ditugu.

Hori egia da guztiontzat. Shell petrolio-enpresako zuzendari nagusia (CEO) ez da berez pertsona pobre bat baino okerragoa. Klase-sisteman hainbat rol betetzeko manipulatuak izan gara. Oso gazteak ginen prozesua hasi zenean, eta horregatik onartu behar izan genituen eskaintzen zizkigun gezurrak.

Binaka jarri ginen lehenengo entzutearen trukerako. Iradoki nien hitz egiteko lehen aldiz esan zietenean pertsona batzuk bere familiakoak baino “hobeagoak” edo “okerragoak” zirela, diruari eta baliabideei dagokienez, eta horri buruz zer sentitu zuten.

Jarraian, honako hau esan nuen:

Zer da klasea? Ez da baliagarria pentsatzea kutxa desberdinetan kolore desberdinetako kanikak jarriko bagenitu bezala, ezta identitatearekin gehiegi arduratzea ere. Klaseak pertsonek ekonomian duten posizioarekin du zerikusia, eta nola eragiten dien beren bizi-aukerei, jarrerei eta besteek ikusteko eta epaitzeko duten moduari. Besteak baino “hobeagoak» eta «okerragoak» izatearekin du zerikusia. Zein luze biziko zarenarekin. (Bristolgo bi auzo izendatu ditut, bata batez ere pobrea eta langile klasekoa eta bestea aberatsa eta klase ertainekoa, bizi-itxaropen oso ezberdinekin). Desberdintasun ekonomikoarekin, botere-desberdintasunarekin eta gure lan-baldintzen kontrolerako desberdintasunarekin du zerikusia. Baliabideak eskuratzearekin du zerikusia, osasun-arreta eta hezkuntza barne. Desberdintasun kulturalekin du zerikusia. Klase-sistema global bat dago, eta klaseak modu desberdinean funtzionatzen du herrialde guztietan. Gai izugarria jorratzen ari gara. Erresuma Batuko aktibista gisa, zentzua du gauden herrialdean zentratzeak.

Hiru klase handiak deskribatu nituen (jabe-klasea, klase ertaina, langile-klasea). Esan nuen alde handiak daudela kulturan eta diru-sarreretan talde bakoitzaren barruan eta haien arteko mugikortasunean. Erakutsi nuen langile klasearen diru-sarrerak klase ertainarenak baino handiagoak izaten has daitezkeela, baina normalean egonkortu egiten direla eta gero erori egiten direla, adinak edo ezintasunek lehen bezala jarraitzea ezinezko egiten dutenean eta erretiro-pentsiorik ez dagoenean. Klase ertainaren diru-sarrerek gora egiteko joera izaten dutela bizitzan zehar, eta gutxiago jaisten direla bat-batean erretiroa hartu ondoren. Bost minutuz hitz egin nuen.

Jarraian, hirukotetan jarrita, gure klase-istorioak kontatu genituen, guztira hogei minutuz. Hori baino lehen, bertan zegoen elkar-entzule bat hurbildu zitzaidan eta arreta eman zidan nire istorioa adibide gisa azaltzen nuen bitartean (erakustaldia). Ohi bezala, nahiko zarata atera zen saioetan, eta bazirudien jendeak interes handiz entzuten zuela elkar.

Ondoren, honako hau galdetu nuen:

  • “Nork galdu ditu harremanak klase sozialarengatik?” Bi pertsonak gazte zirenean ezarri zitzaizkien zatiketak deskribatu zituzten, gaitasun akademikoaren arabera banatuak edo ikastetxez aldatzera behartu zituztelako.
  • “Zer mezu eman zizkizuten zure buruari buruz eta besteei buruz? Zer mezu eman zizkizuten ‘hobeagoa’ edo ‘okerragoa’ nor den adierazteko?”. Ados egon ginen klima-ekintzaileak pentsatzen dugula, batzuetan, gertaerei aurre egiten ez dien jendea baino hobeak garela, eta hitz egiten diogun jendea ziur asko konturatuko da hori pentsatzen dugula.
  • “Nola eragin dezake klaseak komunitatearekin dituzun harremanetan? Norekin da zaila hitz egitea? “ Pertsonek akats eta arrakastei buruzko istorio laburrak kontatu zituzten.

Grabazio klasistek gure aktibismoan eraginik ez izateko moduen zerrenda bat egitea bururatu zitzaigun:

  • Hitz egitea baino gehiago entzutea. Ez dago jendeari kolapso klimatikoaren xehetasunak azaldu beharrik, galdetzen ez badute behintzat. Dagoeneko kezkatuta daude. Entzun.
  • Gogoratu besteek guk ez dakizkigun gauzak dakizkitela.
  • Interesatu zaitez haietaz diren bezala, baldintzarik gabe.
  • Onartu mundu guztiak maite zaituela, zaren bezalakoa.
  • Izan zaitez atsegina eta lasaia ados ez zaudenean, baina ez daukazu entzun beharrik teoria konspiratzailerik luzaroan.
  • Kontuz ibili (saihestu) faktore eragileekin (pertsonak birsubermatzen dituzten gauzekin): Oro har, langile klaseko pertsonek klase ertaineko pertsonen aginduak jasotzen dituzte, adibidez, irakasle eta gizarte-langileenak.
  • (Erresuma Batuan) gogor lan egiten duten pertsonak batzuetan urduri (birsubermatuta) senti daitezke aktibistak dantzan edo danborra jotzen ari direnean. Galdetu zer iritzi duten horri buruz.

Elkarri entzun. Elkarri lagundu. Akatsak ondo daude; partekatu eta barre egin dezakegu.

Caroline New

Bristol, Ingalaterra

EB Erkidegoko klase ertaineko erakusleen
e-posta eztabaida-zerrendatik berrinprimatua

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
Class, Activism, and the Role of the Middle Class

Present Time-n argitaratuta: 215. zk., 2024ko apirila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria

 

 


Last modified: 2024-07-29 22:58:40+00