News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Etxera itzuli

Palestinan inoiz egon ez den palestinarra naiz. Nire amonaren izena daramat, Sitto Fatima, 1948an Palestina utzi behar izan zuena. Seme-alabak bildu zituen, animaliak eraman zituen trukea egiteko, eta etxeko giltzari eutsi zion, egunen batean bere baserrira itzuliko zelakoan. Ezin izan zen inoiz itzuli.

Palestinatik lekualdatu ondoren, Libanoko errefuxiatu-gune batean bizi izan ziren. Hogeita hamazazpi urte geroago, Libanon jaio nintzen. Errefuxiatu estatutua eman zidaten pasaporteekin eta identifikazio-txartel handiekin, lokalizatua zaudela ziurtatzeko. Errefuxiatua izan arren, ahal nuen guztia egin nuen egokitzeko. Palestinarra izanik, laster ikasi nuen lurrik ez izateak esan nahi duela umiliazioa, arbuioa, diskriminazioa eta indarkeria jasan behar direla.

Urriaren 7az geroztik, nire saioetan, asaskatzen aritu naiz genozidio moldeak alde batera uzteko (estutasun grabazioak) eta bizirautearekin eta jasatearekin ez etsitzeko. Errefuxiatua izateko moduaz asaskatzen aritu naiz. Niretzat, diasporako palestinar gisa, etxea gai delikatua da. Leku bat da? Ideia bat da? Aldi baterako da?

Libanon errefuxiatu gisa, kontrol-postuen artean bizi izan nintzen, eta bigarren mailako herritar gisa, aukera mugatuekin. Elektrizitate eta iturriko ur murriztuekin bizi ginen, eta ura ez zen edangarria. Uda batean etxetik ihes egin behar izan genuen bonbardaketen erruz. Baina ez dakit zer sentitzen den apartheid batean bizitzean aberrian bertan.

Nire aliatuek palestinarrei euskarritzea nahi dut zalantzarik gabe. Zer (eskatu) beharko litzateke palestinarrak erdigunean jartzeko? Nola egingo zeniguke ongietorria etxera? Nola izango litzateke palestinarrak haien buruetan humanizatzea eta su-etena eskatzea eta Gazakoen suntsiketa saihestea?

Etxera itzultzeak zer esan nahi duen jakin nahi dut. Amets eta negar egiten dut Palestinako nire aitaren eta amaren herria bisitatzearekin, Al Aqsako meskitan otoitz egitearekin, hirietan barrena askatasunez ibiltzearekin eta laranja-loreak usaintzearekin. Pikuak eta olibak jatea amesten dut gure baserrian. Ametsetan, burua lurrean jartzen dut, eta maitasunez xuxurlatzen dit: “Habibti, etxean zaude”.

Fatima Diasporan

Artikuluaren jatorrizko izenburua: Coming Home

Present Time-n argitaratuta: 215. zk., 2024ko apirila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria

 

 


Last modified: 2024-07-29 23:01:05+00