News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Asaskatzeari buruzko gogoeta batzuk
gerra eta zailtasun garaietan

Une zaila da hau gutako askorentzat. Birsubermaduraren ondorioz, printzipioetan eta askapenean oinarritutako hizkuntza eta jarrerak engainagarriak (nahasgarriak) izaten dira, kasurik onenean. Gutako nor ez da birsubermatuta sentitzen beste gizakiei kalte egiten dieten gizakien ekintzengatik? Hona hemen gerra eta zailtasun garaietarako asaskatzeari buruzko gogoeta batzuk:

Ez zaitez zure birsubermaduraz fidatu.

Ez hartu birsubermaduran oinarritutako erabakirik.

Ez hartu birsubermaduran oinarritutako jarrerarik.

Ez aldarrikatu ezer birsubermaduraren erdian.

Ez jardun edozein birsubermaduran oinarrituta, nirea, zurea edo beste norbaitena izan.

Birsubermaduraren erdian, egin honako hau:

Bilatu aukera gehiago asaskatzeko.

Ardaztu asaskatzean eta eutsi asaskatzeari.

Berehalako birsubermadura asaskatzea baliagarria izan daiteke, baina oso gutxitan da estrategikoa. Estrategikoa da gaur egungo birsubermaduraren oinarri diren oroitzapen goiztiarrak asaskatzea.

Estrategikoa da zure asaskaldiaren oinarri diren funtsezko printzipio batzuk argitzea:

Gogoratu errepideko puntu zail beretik behin eta berriz pasatzeak ez duela automatikoki errazten puntu horretatik igarotzea. Batzuetan zaildu egiten du. Batzuetan baliagarria da puntu zail horretara zein angelutatik hurbiltzen zaren ikustea.

Galdetu zeure buruari: “Zeintzuk dira zure asaskaldiaren oinarri diren printzipioak edo ideia edo sinesmen giltzarriak?”. Aldea ezartzen dute.

Hona hemen jarraitu nahi ditudan printzipioetako batzuk:

  1. Ez dago gizaki etsairik. Badira, ordea, politika, jokabide, hizkuntza eta praktika askapenaren eta gizakien aurkakoak.
  2. Gizaki guztien alde egotea. Gizakiei kalte egiten dieten politiken, praktiken, portaeren, hizkuntzaren, egituren eta erakundeen aurka nago. Zapalkuntza betikotzen dute.
  3. Ez dago gizakiei kalte egiten dien gizakirik. Gizakiak beste gizaki batzuei egiten dien kaltea askapenaren aurkakoa da.
  4. Gizarte zapaltzaileak gizakien arteko zatiketa eta alienazioa erabiltzen ditu zapalkuntza babesteko eta iraunarazteko. Jendea banatzea eta elkarren artean borrokan jartzea funtsezko estrategia da zapalkuntza iraunarazteko eta askapena eteteko. Tentaziorik izaten badut gizaki baten alde jartzeko beste gizaki baten aurka jarriz, ziur egon naiteke zapalkuntzaren betikotzea babesten ari naizela.
  5. Gerra gizakien aurkakoa da. Gerrak zapalkuntzan ditu sustraiak, eta zapalkuntza babesten eta ahalbidetzen du.
  6. Edozein giza talderekiko gorrotoak zapalkuntza iraunarazten laguntzen du.
  7. Mendekua zapalkuntza tresna bat da.
  8. Helburu askatzaileak ezin dira lortu estrategia eta taktika zapaltzaileak erabiliz.
  9. Galdetzea :”Eta zer iruditzen zaizu halakok hau edo bestea egin izana?”, arreta askapenetik desbideratzen duen distrakzio-modu bat da.
  10. Birsubermatzen nauen guztia ahal dudan testuinguru historiko zabalenean kokatzen saiatzen naiz. Batzuetan historia pixka bat gehiago ikasi behar izaten dut edo galdera gehiago egin behar izaten ditut nire testuinguru historikoa zabaltzeko edo sakontzeko.

Gauza bat ziur dakigu. Zenbat eta gehiago asaskatu edozein gairen inguruan, orduan eta argiago bihurtzen da gure pentsamendua. Inork ez du oraindik aurkitu gehiegizko asaskaldirik.

Gogoratu maitasuna. Ama Lurrean dagoen indarrik indartsuena maitasuna da.

        Bizitzaren, maitasunaren eta askapenaren alde.

 

Barbara Love

Afrika beltzeko jatorria duten jendearen Askapenerako

Nazioarteko Erreferentzia Pertsona

Amherst, Massachusetts, AEB

- - - -


Last modified: 2024-05-01 18:15:44+00