News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Jakin dezazun nahi duguna

Hau da zuk ulertzea nahi duguna:

Herri indigenok badakigu ondo bizitzen. Primeran egiten dugu. Belaunaldiz belaunaldi ingurumenaren suntsipenari aurre egiten (zerbait egiten) lehenak gara.

Pertsonak errespetatzen dituen komunitate baten bizimoduaren eredu gara. Modu jasangarrian ehizatzearen eredu izan ginen. Bagenekien nola arrantzatu eta zaindu ibaiak eta ozeanoak. Bagenekien nola eman eta jaso begirunez. Ez zegoen inor aterperik gabe, ezta kartzelarik ere. Denek partekatzen zuten. Elkarrekikotasuna eta bizitza orekan ulertzen genituen.

Eta orduan beste lurralde batzuetako jendea etorri zen, gure ulermenetik haratago zeuden molde zapaltzaileekin. Gure lurrak inbaditu zituzten mundu osoan zehar eta sakratuak ziren gauzak hartu zituzten baliabide bihurtuz, eta gu guztiok hiltzen saiatu ziren haien diru-gose moldeak eten ez zitezen. Genozidio-politikak mundu osora zabaldu ziren, gaur egun ere aktiboki erabiltzen diren politikak.

Nahiz eta denok hiltzea lortu ez –saiatzen jarraitzen dute– gure existentziari entzungor egin eta gure lidergoaz ez ohartzea ere lortu zuten, gurekin egindako akordio (itun edo lege bidez edo Kongresuaren ekintzen bidez) guztiei entzungor eginez.

Gure izateko modu gizatiarra hori zenez, gutako batzuek haien bizitzak salbatu genituen edo haiekin harremanak izaten saiatu ginen. Batzuek indarkeriaz erantzutea erabaki genuen. Beste batzuk otoitz egiten saiatu ziren. Beste batzuk antolatzen saiatu ziren. Garai hartan, ez genituen ulertzen molde zapaltzaileak, ez genekien ere nola lagundu jendeari molde horiekin. Azkenean ulertu genuen, baina ordurako mundua kaos handia zen. Diru-gosearen eta gehiegizko kontsumoaren molde horiek maite genuen eta behar genuen guztia suntsitzen ari ziren.

Beraz... orain, bizitzaren iturria bera –ura eta lurra– defendatzen eta babesten ari gara, eta horrek erabakiko du gutako norbaitek ondorengorik izango duen edo ez, eta arbaso gisa gogoratuko duten edo ez. Bizitza jokoan jartzen dugu, gure gorputzak meategien, erauzteko gailuen, urtegi eta findegien aurrean jartzen ditugu. Egindako erauzketa toxikoen prezioa ordaintzen ari gara minbizia, heriotza eta suizidioekin.

Mundu osoan zehar herri indigena gisa lagundu behar diguzue, badakigulako zer egin behar dugun. Uraren alde gaude, lurraren alde. Bizitza izatea ahalbidetzen duen horren babesle nagusiak gara. Natura errespetatzen dugu. Sorkuntza errespetatzen dugu. Jarraitu egin behar gaituzue, isilik egon eta entzun, eta ahal duzuen guztia egin behar duzue sendatzeko, ikus gaitzazuen benetan, jarraitu eta dakizkigun gauzak ikas ditzazuen. Zuetako batzuek bertakoen lidergoari jarraitzea besterik ez duzue erabaki behar. Beste batzuk sendatuko dira eta gure aliaturik onenak bihurtuko dira.

Hori da dena. Egin ezazu lana.

Marcie Rendon

Anishinaabe Lur Zuria

Alison Ehara-Brown

Mohawk, alemaniar palatinoa, eskoziar jatorria

- - - -


Last modified: 2024-05-01 18:06:55+00