News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Hurbiltasunari buruzko gogoetak, aurrez
aurreko saioetara itzultzea kontuan hartzean

Gutako asko hasiak gara itzultzen edo itzuli gara, nolabait, aurrez aurreko Elkar Entzutera. Gutako asko lasaitu gaitu (sakon) urteetan zehar eraiki ditugun loturak ikusteak eta sentitzeak. Badakigu presentzia fisikoa eta beste giza adimen batekiko kontaktua bereziki konpontzaileak izan daitezkeela.

Gutako batzuk aurrez aurre elkartuko gara lehenengo aldiz, Zoomen bidez edo telefonoz bakarrik ezagutzen genituen elkar-entzuleekin.

Hona hemen baliagarriak izan daitezkeen gogoeta batzuk. EB Erkidegoetan berriro pentsatuko dugu dakigunetik abiatuta eta gure pentsamenduak argitzeko asaskaldia erabiliz. (Oso baliotsua izango da besteek mundu osoan aurkitzen dutena entzutea, gure egoera eta esperientzia oso desberdinak direla eta).

Pandemiari, Zoomi eta aurrez aurreko bilerei buruzko sentimendurik berrienei ez ezik, hurbiltasun fisikoaren gai orokor erabakigarriari ere heltzea (asaskatzea) gomendatzen dugu. Kontaktu hausnartua eta etengabea zaila da ia mundu guztiarentzat; hala ere, isolamenduarentzat kontraesan handia izan daiteke.

ELKAR ENTZUTEA ETA HURBILTASUN FISIKOA

Beste elkar-entzule batzuei fisikoki hurbiltzean, guztiok finkatu eta sakondu dezakegu hurbiltasunaren behar arrazionalari buruz dakiguna. EB saioak aurrez aurre egiten berriak diren pertsonentzat (edo berriak oro har EBn) edozein xehetasun kontuan hartu baino lehen, egoera orokorraz hitz egin dezakegu:

Kontaktu fisikoa ezinbestekoa da gure ongizaterako. Erabat gizatiar jaiotzen gara: adimentsuak, maitekorrak, hurbiltasunerako, alaitasunerako, loturarako eta jakin-minerako gaitasunarekin. Giza-kontaktu funtsezkoa eta kontzientea nahi eta behar dugu. Haur txikiek modu naturalean bilatzen dute beste gizaki adimendunen hurbiltasuna, baita haien arreta ere zaurituta edo beldurtuta daudenean.

Banantze goiztiarrak, pentsatu gabeko kontaktu fisikoarekin eta abusuzkoarekin (edo kontakturik ezarekin) batera, hain goiz gertatzen dira, non “ukimen” arrazionala gure bizitzetan integratzeak (baita gure EB lanean ere) asaskatzea, erabakia, teoria eta aliatuak eskatzen baititu.

Beste era batera esanda, gazteak garenean kontaktu fisikoaren garrantziari buruz dugun berezko “ezagutza” sarritan helduen irrazionaltasunak oztopatzen du. Askotan asmo onekoa izan daiteke. Batzuetan, helduek beren estutasunak baretzeko duten itxaropenak bultzatzen du, beste batzuetan besteei min egiteko beldurrez ez ukitzeko erabakiak. Helduen interferentzia mota hori kalte ia unibertsala da, eta sarritan gerta daiteke “amaigabeko” isolamendu sentimendu izatea.

Hurbiltasun fisikoa funtsezko kontraesana denez edozein zaurirentzat, gure zauriak azkarrago sendatuko dira ongi pentsatutako kontaktu kontziente baterako baldintzak sortzeko gai garenean.

Kontaktu fisikoarekin dugun harremana lantzean, “atera” nahi dugu, hau da, estutasun-grabaketetatik atera (askatu). Eta puntu [sentimendu] batekin topo egingo dugu, non beldur handiegia izango dugun edo mugitzeko adorerik gabe egongo garen, zeren mina gertatu zenean, bururatu zitzaigun guztia egiten saiatu ginen, konektatuta egoteko eta pentsatzen jarraitzeko. Ezerk ez zuen funtzionatu; beraz, bizitza bat eraiki genuen, murriztuta egon arren, aurrera egiten utzi ziguna (bizirik irautea). Goraipamenak merezi ditugu bizirik irauteagatik. Baina molde bakar bat ere ez da –ezta bizirik irauteko aukera eman ziguna ere– orainaldirako irtenbidea. Gure bizitza osoa lortzeko gaude hemen (estutasunak mugatutako bizitzak izateari uztea).

Partaide gisa edozein grabazio desafiatzea da gure zeregina, baita kontaktu fisikoaren arloan ere, bereziki arduratzen ez garen sentimendua (iraganean arduratu ez ginen bezala). Aukeratzen dugun bizitza aldarrika dezakegu, ezintasun-zati bakoitzari aurre eginez saioan.

Gure elkar-entzulea gure aliatua da gure alde borrokatzeko. Gure borroka da. Gure elkar-entzuleak ezin du guregatik egin, baina gu baino ausartagoa izan daiteke (izan behar du) gure borroka goiztiarraren erdian. Eska diezaiegun gure elkar-entzuleei gure herabetasunei aurka egiteko eta gogoraraz diezagutela gure bizitzen eta gorputzen jabe ez ginen lehen uneetan lan egin behar dugula.

Gure saioen ondoren, erabaki onenak hartzen jarrai dezakegu, gaur egun besteengandik gertu egoteko aukerari buruz.

Saioan, (entzuteko eta parte hartzeko) rolak aldatu egiten ditugu. Entzule rola hartzean, gure partaidearen aliatua gara bere borrokan.

“Sexu oroitzapen goiztiarrak” deitzen duguna ukimenari buruzko gure estutasunentzat garrantzitsua den heinean, Harvey Jackins-en (Sexualitateari buruzko Teoria Arrazionala, www.rc.org/publication/important_articles_harvey/pt29_65_hj) eta Joan Karp-en (Sexu Oroitzapen Goiztiarrei buruzko Elkar Entzutea, www.rc.org/publication/pamphlets/esm_jk) liburuxkek teoria frogatua eta “oinarri” sendoagoa eman diezagukete konexio fisiko arrazionalaren giza beharra aldarrikatzeko orduan.

HURBILTASUNA BALDINTZA BERRIETAN

Hona hemen zenbait gogoeta EBko esperientzia bakarra Zoomen izan dugunontzat (edo gutako edozeinentzat, zeinen erlijio-praktikak edo erosotasun-mailak direla-eta harrigarriak izan baitaitezke hauetako batzuk): Eskuetatik hartu, elkar besarkatu, logela batean bildu etxeko gainerako jendearekiko pribatutasuna izateko –horiek guztiak eta beste praktika “arrunt” eta erabilgarri batzuk (baina ez beharrezkoak) eskarmentudun elkar-entzulek “jakintzat” jo ditzaketenak – arrotz eta birsubermagarri senti daitezke. Jarrera horiek zalantzan jar ditzakete pertsona batek bere buruarentzat sortu dituen mugei buruz hartutako erabakiak (dela iraganeko zaurien aurkako erreakzio gisa, dela erabaki arrazional baten edo erlijio-arau betetze baten ondorioz).

Erakusleek argi eta garbi hitz egin behar dugu gure eskoletan gertutasunari buruz. Kontaktu fisikoa isolamenduarekiko kontraesan garrantzitsua izan daitekeela, baita erabakigarria ere, azaldu nahiko dugu.

Epe laburrean (etorkizun hurbilerako), kontaktua hartu aurretik baimena lortzeko ideiak parteka ditzakegu: “Eskua har diezazuket?” “Besarkada bat nahi al duzu?” Gero, entzutea bultzatu eta partaidearen erabakia jarrai dezakegu.

Pertsona batzuk kontaktua izateko irrikaz egon daitezke. Orduan, gauzak mantsotzen saiatuko gara eta, agian, arreta “soilik” elkarri eskutik heltzen jarriko dugu. Bakarrik egotearen edo sentitzearen nahigabea ikusteko moduak aurki ditzakegu, batez ere birsubermatzen diren oroitzapen zaharrenak. (Pandemiak bizitzak suntsitu zituenean [gure bizitzak hondatu zituen] kontaktu fisiko gutxi izan genuenontzat, gaiari distantzia honetatik begiratu diezaiokegula dioten oroigarriak baliagarriak izan daitezke orain).

Litekeena da “epe luzeagoko ikuspegia” hartu nahi izatea [ikuspegi zabalagoa], partaide bati kontaktuari buruzko erabakietan eragina izan ditzaketen sentimenduak zalantzan jartzen laguntzeko (bizipen goiztiarren ondoriozko mesfidantza, esaterako). Gure helburua zentzuzko “itzulbide” bat eskaintzea da, giza kontaktu adimentsu, alai eta ez-esplotatzaile bizitza baterako. Eta hori, seguruenik, desberdina izango da gutako bakoitzarentzat.

Guretzat, EBko erakusle eta elkar-entzule garen aldetik, funtsezkoa da ulertzea eta transmititzea zapalketa askok beren biktimak ezetz esateko ezintasunarekin utzi dituztela. Edo baita esateko ere: “Honek deseroso sentiarazten nau”. Zapalketa askok mezu hau dakarte: bizirik jarraitzeko, batek besteen estutasunetara egokitu behar du (batez ere rol zapaltzailean daudenen estutasunetara). Biziraupen-mezu astun horiek funtzionatzen dute gaur egungo egoerak iraganeko egoeren edo horien grabaketen inolako antzik ez badu ere. Zuzenean galde diezaiokegu partaideari eta arreta handia eskaini. Partaidearen iritzia entzun eta jarraitu dezakegu. Beharrezkoa den denboran egin dezakegu, kontaktu fisikoari dagokionez entzungo zaien sentsazioa ezartzeko, bai kontaktu fisikoarekiko antsietatea badute, bai izua badiote, edo kontaktu arretatsua eskatzen duten ohiturak jarraitzen badituzte. Adeitasuna, pazientzia eta errespetua erakutsi nahi ditugu.

Konfiantza-sentimendua nahikoa ezartzen denean (bi minututan edo bi urtetan), Elkar Entzute zehatzagoa eskaini ahal izango dugu edozein molde zurrun edo izozturi kontraesana emateko (indar handiagoz). Partaideak “entzun” ahal izateko moduan egin nahi dugu, eta horri buruz asaskatzeko gai izateko moduan. Elkarrekin lan egiten jarrai dezakegu eta “ausartagoak” eta sortzaileagoak izan. Gure partaideei haien bizitzetan jarraitu beharreko urratsak eskain diezazkiekegu, edozein isolamendu-molde zurrunekin edo edozein kontaktu-antsietate zurrunekin kontraesan gehigarriak probatzeko.

Elkar-entzule garen aldetik, ez dugu nahi zurruntasunek eta irrazionaltasunek gure gaitasuna eta asmamena mugatzea partaide bati benetako laguntza eskaintzeko orduan. Partaideak, funtsean, “kanpoko ikuspegia” [estutasunetik kanpoko ikuspegia] bilatu nahi du beti. Guztiok behar dugu gure pentsatzeko gaitasunetik haratago pentsatzen duen norbait, gure bizitzetan hurbiltasun arrazionala izateko dugun gaitasun osoa berreskuratzen lagunduko diguna.

EBK TRATU TXAR FISIKOEN AURKA BABESTEN DU

EBn, modu asko ditugu ziurtatzeko (ahal den neurrian, gizateriaren egungo egoera dela eta)  kontaktua ondo pentsatua eta elkarren loraldian zentratua izatea. Gure Jarraibideek argi eta garbi zehazten dituzte partaide baten zaurien edozein esplotazio inkontzientea eta moldeetan oinarritutakoa saihesteko diseinatutako babes-neurriak. Jarraibideak eta praktika alde batera utzita, talde zapaltzaileetan politika eta asaskatzea eskaintzen dugu elkar-entzuleei ondo eta arduraz pentsatzen laguntzeko. Ahalik eta pentsamendurik onena izan nahi dugu bakoitzarentzat.

Gure Jarraibideen babes-neurrien artean, honako hauek daude: Irakasteko ziurtagiria nori eman dakiokeen jakiteko baldintzak. Sexu-esplotazioa ez onartzea. EB ziurtagiria duten irakasleek alkoholik edo drogarik ez kontsumitzea. Alkoholik edo drogarik ez Elkar Entzutearen ingurunean. Elkar Entzutean hasitako harremanak Elkar Entzuteko harremana ez den beste zerbaitetara ez zabaltzea. Elkarri “erreferentzia” egitea (komunikazio onean egotea eta iruzkinak eskaintzea), prozesu honek barne hartzen ditu erakuslea entzutea, autoebaluazioa eta EB teoriarekin eguneratuta egotea.

Sexu erasoak ez onartzeko politika dugun arren, beste talde batzuek ez bezala hitz egiten dugu horri buruz; izan ere, gure ustez mundu guztia zaurituta ateratzen da eta litekeena da zauri horien bertsioren bat besteei transmititzea, hori ez egiteko gure desio zintzoenak izan arren. Edo, elkar-entzule gisa, norbaiten material goiztiarra birsuberma dezakegula, orainaldian ezer zaurgarririk gertatzen ari ez bada ere. Badakigu denok daramagula material zapaltzaile sorta bat.

Denok aukeratzen dugu esplizituki aliatuak izatea norbaiten entzule garenean.

Gure ikuspegia ulertzeko, irakurri eta erabili gure M.5. jarraibideari buruzko Baliabideen dokumentua: www.rc.org/publication/guidelines/m5_resource_doc#ShowingAffection. Erakusleak, mesedez, zuen eskoletan lan egin horretan. Horixe da EBk M.5. jarraibideari buruz dituen asmoen azalpenik osatuena.

Gainera, nahiko genuke denek gure M.5. jarraibidea irakurtzea www.rc.org/page/search?search=M.5.+Guideline. Elkar-entzule gisa, jarraibide honi jarraitzea eskatzen zaigu. Baina garrantzitsuena da jarraibide honen asmoei jarraitu nahi diegula.

“ELKAR ENTZUTE FISIKOARI” BURUZKO OIN-OHARRA

Batzuetan, “Elkar Entzute fisikoa” (laztanetan jolasten diren haurren antza izan dezakeena [kontaktu fisiko estuan]) kontraesan eraginkorra izan daiteke, eta asaskatzeko sentimendu eta oroitzapen estaliak “ireki” (azaldu) daitezke. “Kontaktu fisikoa” esan nahi duen arren, oso bestelakoa da. Lantegietan egiten da, eta elkar-entzule gaituekin eta trebatuekin bakarrik.

Eskerrik asko irakurtzeagatik

K Webster

New York, New York, AEB

Artikuluaren jatorrizko izenburua:
Thoughts on Closeness as We Consider
Returning to In-Person Sessions

Present Time-n argitaratuta: 213. zk., 2023ko urria

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria

 


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00