Guraso izatea pandemian
Guraso maiteak,
Gogorra egiten zait mezu elektroniko hau idaztea; plataforma honetan idazten dudan estrainekoa da.
Hiru seme-alaben ama naiz. Hogeita hiru, hogeita bat eta hamalau urtekoak dira. Kezkatuta nago gure familiak ez duelako beta handirik elkarrekin komunikatzeko, gailu elektronikoek (ordenagailu eramangarriek, iPhone-ek, iPad-ek eta abarrek) harrapatuta dauzkate-eta. Haiekin harremanetan jarri nahi dudanean erantzunak silaba bakarrekoak izaten dira: bai edo ez.
Zerbait esaten badut edo agintzen badut erantzuna “bai” da, eta gero ohartzen naiz ez nautela entzun izan, telefonoari lotuta daudelako.. Zerbait agindu behar badiet, esan behar izaten diet telefonoei apur batez uzteko, elkarrekin hitz egin dezagun. Orduan haserretu egiten dira eta denbora alferrikaltzen ari garela sentitzen dute.
Neskei soineko edo orrazkera egoki bat aukeratzen laguntzen diedanean, sare sozialetan ikusi duten estiloa nahiago dutela esaten didate.
Batzuetan haiekin film bat ikusten saiatzen naiz. Baina, berehala konturatzen neu bakarrik ari naizela pantailari begira, haiek telefonoarekin ari direlako. Orduz gero filma ez zait gehiago interesatzen.
Egoerari aurre egiteko modua aurkitzen saiatzen naiz.
Eskolara joaten zirenean ez zen hori gertatzen. Orduan ez zuten denbora handirik telefonoekin aritzeko. Gainera, eskolako eta horrelako tokietan suertatzen zitzaizkien erronken berri emateko interes handiagoa izaten zuten. Orain, etxean bost hilabete daramatzatela, ez da hori gertatzen.
Sinatu gabekoa
Nigeria
Gurasoen erakusleen EBren eztabaida-zerrendatik hartua
Artikuluaren jatorrizko izenburua: “Parenting during the Pandemic”
Present Time-n argitaratua: 202. zk., 2021eko urtarrila
Itzulpena: Iñaki Kasares
Euskal Herria