Aldaketaren beharra
Tim Jackinsen beste komunikazio bat EB Erkidegoari — Ekaina 1, 2020
EB erkide maiteok,
Gure gizartea amiltzen doan heinean, gero eta zailago egiten zaio ezkutatzea oinarrian dituen zapalkuntzak eta horien praktika krudel eta hilgarriak. COVID-19 delakoaren ondorioz guztion bizitza eteteak ere zaildu egiten du gizartearen irrazionaltasuna ezkutatzea.
Gure gizarteetan bidegabekeriaren eta zapalkuntzaren aurkako oposizioa gero eta handiagoa da. Arrazakeriaren aurkako manifestaldi handiak gertatzen ari dira munduko leku askotan, eta gizarteak gero eta gaitasun gutxiago dauka oposizio hori isilarazteko.
Beldur zaharrak eta isolamendua birsubermatuta, gure gizarteek gero eta gehiago bultzatzen gaituzte aktiboki aurka ez egitera bidegabea, zapaltzailea eta esplotatzailea dela dakigunari. Hala ere, gure gizarteen alde zapaltzaile eta irrazionalak ez dira berez geldituko. Gizartea alda dadin, gutako asko oposizio adierazkor, aktibo, adimentsu eta solidario batera igaro behar dugu. Zenbat eta gutako gehiagok gainditu estutasun zaharren ondorio lasaigarriak, orduan eta azkarrago sortuko da guztiontzako mundu hobea.
Gizarte horiek larriki kaltetu dituzte pertsona asko mendeetan zehar, eta batzuek modu etsian, irrazionalean eta suntsitzailean erantzungo dute. Hori gertatuko da eta edozein unetan gertatzen da jendea behar beste minduta izaten denean. Horrek frogatzen du bultzatu ditugun aldaketak beharrezkoak direla.
Protestak gertatu egin behar dira, nahiz eta batzuek modu irrazionalean jokatzeko erabil ditzaketen. Gizartea aldatuko bada gertatu behar dira. Frederick Douglassek, guk giza irrazionaltasunaren irudia garatu baino askoz lehenago, gaur egun bizi ditugun egoera antzerakoen azterketa zorrotza egin zuen:
Askatasunaren alde egiten dutenak eta, hala ere, agitazioari balioa kentzen diotenak lurra goldatu gabe uzta nahi dutenak dira; trumoirik eta tximistarik gabe euria nahi dutenak; itsasoa bere ur ugarien orro izugarririk gabe nahi dutenak. Borroka hau morala edo fisikoa izan daiteke, edo biak izan
daiteke: morala eta fisikoa. Baina borroka izan behar da. Botereak ez du ezer ematen aldarrikapenik gabe. Ez du inoiz egin eta ez du inoiz egingo.
Mesedez, egin erronka zeure buruari beti egin duzun bezain sakon. Ea zer egin dezakegun.
Maitasuna eta estimuarekin,
Tim
Artikuluaren jatorrizko izenburua: “The Need for Change”
Present Time-n argitaratuta: 200. zk., 2020ko uztaila
Itzulpena: Juan Gabriel
Urriategi / Euskal Herria