News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Euskal Herriko gizonen askapen lana 


2019ko abenduan Euskal Herriko EB Lurraldeko Gizon Lantegia egin genuen. Azken 30 urtean, urtero egin dugu gizonen askapenerako lantegi bat. Lantegi guztiak EBko gure Lurralde Erreferentzi Pertsona Xabi Odriozolak gidatu ditu.


LAN HONEN INGURUKO HISTORIA


Taula batean, gutako bakoitzak idatzi zuen zein urtetan hartu zuen parte estrainekoz gizonentzako lurralde lantegian. Honek bide eman zigun ohar gintezen EBko gizonen askapeneko eskarmentua oso anitza dela gure taldean, alde batetik; eta bestetik, kontura gintezen orain gertatzen ari den hau 30 urtean zehar egindako lan eta hartu-eman sistematikoen ondorioa dela. 


LANTEGI ARTEKO EUSKARRI-SAREA GIZONENTZAT


2018an ere Xabik proposatu zigun bost laguntza-talde egitea. Talde bakoitzean eskarmentu handiko erakusle bat eta beste hiru gizon daude, eta lau aldiz bilduko ziren lantegi artean, urtaroan behin hain zuzen. Gauza bera egina genuen 2017an: bost gizon-talde osatu eta launa bilera egin hurrengo urteko lantegira arte. Honelako sare batek lantegiko gizonei bide ematen die elkarrekin konektatuta jarraitzeko urtean zehar eta, konexio honi esker, hurrengo lantegiko talde-lana errazago gertatazen da. Era honetan, urtean zehar gutxienez lau bider elkartu dira aurreko lantegian harreman berezi eta gertua egin duten gizonak.


LANTEGIAN, TALDEKAKO 
LANA OINARRI


Lantegiko lehendabiziko egunean, 2018ko lantegian osatutako eta urtean zehar elkarrekiko harremanean jardun genuen laguntza-talde berberetan bildu ginen. Bigarren egunean laguntza-talde berriak egin genituen, erakusle berri banarekin. Laguntza-talde honetan jarraituko dugu 2020ko lantegia arte. 


Lantegiko bi egunetan 10 bat aldiz bildu ginen laguntza-taldeetan eta, gainera, bikotekako bina saio izan genituen. Honez gain, laguntza-taldeetako erakusleak Xabirekin bildu ginen gosalordu eta bazkalorduetan. Bilera horietan, Xabik bere irizpide eta proposamenak eskaintzen zizkigun; entzuten gintuen gure lanari buruz; eta gure iritziak ematen genizkion lantegiaren garapenari buruz. Bilera hauetako gakoetako bat izan zen Xabik guri azaltzea gure erakusle-lana funtsezkoa zela lantegia egoki gauzatzeko, geuk gidatu behar baikenituen gure laguntza-taldeko kideak lan egitera arestian Xabik lantegiko eskola bakoitzean azaldutako gaiei buruz. Gure lanaren ezean lantegiak indarra eta eraginkortasuna galduko luke, zeren ohiko joera izaten baitugu ez jorratu nahi izatea deserosoak egiten zaizkigun edo nahas-mahasean eta noragabe gabiltzan langai horiek. Eta gai hauexek lantzea da, hain zuzen ere, talde zein norbanako gisa hoberen aurrera egitea ahalbidetuko gaituztenak.


ERAKUSTALDIAK ETA LAGUNTZA-TALDEAK, LANTEGIAREN ARDATZ


Lantegiaren egitura ondokoa izan zen: aurrena, gizonen zapalkuntzaren ideia gakoak aurkeztea gizon ezberdinekiko erakustaldien bidez; eta gero, laguntza-taldeetara joatea. Erakustaldia bakoitzaren helburua zen gure maskulinitate zapaltzailearen eraikuntzan eragin zuzena zuten esparruak (12 esparru guztira) plazaratzea ereduak erakutsiz.


Erakustaldiok zertzelada praktikoak ematen zizkiguten gai hauek saioan lan egiteko balizko moduei buruz eta laguntza-taldeok horretarako abagunea. 


Xabik gizonen zapalkuntzako bi esparru korapilatsuenetakoen eragina ekarri zigun bi panelen bidez. Panel bakoitzean bost gizonek hartu zuten parte.


Honela, gizon guztiak entzuteko parada izan genuen, gai batez edo beste batez ari zirela. Honek bide eman zigun ikusteko gai berberek eragiten digutela gizon guztioi, nahiz eta norberarengan modu pertsonalean ispilatu. Modu honetan, perspektiba orokorra lortu genuen ezarri diguten maskulinitate eredu zapaltzaileari eta barneratua dugun sexismoari buruz; alegia, norberaren zailtasunak gure kolektibo osoari dagokion erro bereetatik datozela.


GIZONEZKOEN PARTE HARTZE GERO ETA HANDIAGOA 


Gizonok pairatzen dugun zapalkuntzak hainbat arlotan eragiten digu nagusiki: asaskatzea eta sentipenak eragoztea, harreman gertuko eta konpromisozkoak eraikitzeko eta mantentzeko zailtasunak, gure askapenaren alde egiteko orduan adore gabezia eta etsipena. Lantegi hau, aurreko biak bezalaxe, errealitatea hau kontua hartua diseinatua da eta bere helburuetako batzuk izan ditu gizonok bat eginda egotea, ez bakarrik, eta baliabideak eskura izatea gure gizon-askapenaren inguruan saioak egiteko.


Honek ondo azaltzen du zergatik gure lurraldean erkideetako erdia gizonezkoak garen. Lantegi hauen egiturak emaitza onak ematen dituela frogatua dago; areago, kopuruz ere gero eta gehiago gara. Erkidegoan gizon berriak ditugu gurekin, beren alboan konfiantzazko gizonezko bat eta laguntza-talde bat izan dituztelak eta, honela, beraien prozesuan lagunduta sentitu dira. Era berean, lantegi hauei esker bere erreferentziazko eta konfiantzazko gizonezko gehiago ezagutzen dituzte.


Juan Manuel Feito Guerrero

Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria

Euskerara itzultzailea: Iñaki Kasares



(Present Time 200, July 2020)


Last modified: 2020-07-21 04:03:49+00