News flash

WEBINARS

Working Together to End Sexual Exploitation and Male Domination of Women
Saturday, November 16
Teresa Enrico &
Joel Nogic


VOTE CLIMATE
FREE Stickers

Elected Officials Panel


Sustaining All Life
@NYC Climate Week
Photo Gallery

 

Nire historia EBn

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, L— ezagutu nuen, emakume herbeheretar bat, zein Afrikako kontinentetik itzuli berria zen, non hainbat urtez bizi eta lan egin zuena. Biok mugimendu feministako kide izan ginen, eta elkarrekin hainbat ikastaro feminista eman genituen.

L— EBn sartuta zegoen eta bertan sartu nahi ninduen, baina ez nuen onartu haren eskaintza. Nik EB erakunde apolitiko gisa ikusten nuen, eta jendeak bere burua zuen ardatz. Niretzat garrantzitsua zen ekitea (abortua legeztatzearen alde, pornografiaren aurka, energia nuklearraren aurka eta LGBTQ+ eskubideen alde). Uste nuen EB ez zela nire erakundea.

Hamar urte geroago eta hainbat lan egin ondoren, laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, beste erakunde batean sartu nintzen. Atentzioa eman zidan (txunditu ninduen) nola zegoen gidatua. Nire lehen esperientzia izan zen bere lankideei eta langileei arreta zintzoa eskaintzen zien zuzendaritza batekin. Uste nuen garrantzitsua zela elkarri entzutea eta gure iritziak entzutea, erakundea modu integratzailean zuzendu ahal izateko.

Halako batean, emakumearen askapenari buruzko bilera batera gonbidatu ninduen. B— rekin joan nintzen, beste lankide bat. Bilera Diane Balser-ek zuzendu zuen, EBko Emakumeen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona. EBko nire lehen bilera izan zen.

Han informazioren bat lortu ondoren, konturatu nintzen B— EB Erkidegoko kidea zela. Afrikar jatorriko elkar-entzule bat ere ezagutu nuen. Une hartan, Herbehereetako EB Erkidegoko elkar-entzule beltz bakarra nintzen. Pozik nengoen taldean Gehiengo Taldeko beste pertsona bat nuelako eta ez nintzelako afrikar jatorriko emakume bakarra.

EB-RI BURUZ GEHIAGO IKASI

EBri buruz gehiago ikasten hasi nintzen, Elkar Entzuteko saio gehiago eginez. Handik urtebetera, oinarrizko eskolak amaitu nituenean, nire lehen lantegira joan nintzen, sexu-oroitzapen goiztiarren lantegi batera. Nire helburua aktibista izatea zen. Hala ere, asteburu oso bat beste pertsona askorekin eta erakusle distiratsu batekin ematea, esperientzia guztiz ezberdina izan zen ohitua nengoenaren aldean. Bazegoen konektatzeko modu bat, ohituta nengoenaren desberdina. Entzun ninduten eta nire sentimenduak adieraztera animatu ninduten, ez ninduten horregatik barregarri utzi, iraganean egin zidaten bezala. Ez ninduten negar, dardara edo aharrausi egiteagatik epaitzen. Beste pertsonari ere entzun ahal izan nion, iritzirik edo aholkurik eman gabe. Eta konturatu nintzen barre asko egiten zutela.

Lasaituta sentitu nintzen. Besteekin konektatuta sentitu nintzen. Lotsa eta bakardadea ere sentitu nituen. Koloreko pertsona bakarrenetakoa nintzen. Hau ez zen berria niretzat. EBtik kanpo egiten nuen lanean ohitu nintzen horretara, talde batean koloreko LGBTQ+ emakume bakarra edo bakanetako bat izaten bainintzen sarritan. Hala ere, ez nintzen ondo sentitzen.

EBko lehen bileraren ondoren, hobeto ulertzen hasi nintzen zer esan nahi zuen asaskatzeak niretzat, eta zein garrantzitsua zen nire adimena eta ontasuna berreskuratzea eta baloratzea. Halaber, ulertu nuen zein garrantzitsua zen gutako bakoitzarentzat, eta EB askapenerako mugimendu bat zela. L— ezagutu nuenean, ez nuen erabat ulertu. Eskertzen diot amore eman ez izana eta nirekin geratu izana gure arteko harremanean sakondu ahal izateko. Urteekin lagun onak egin ginen, eta elkarren aliatuak.

AFRIKA BELTZAREN ASKAPENA ETA ERKIDEGOAREN
GARAPENA

EBko gure Lurraldean afrikar jatorria duen elkar-entzule bakarrenetakoa izaten jarraitzen dut. EBko nire lehen bileran ezagutu nuen J— , eta Afrika Beltzaren Askapenerako eta Erkidegoaren Garapenerako (ABAEG) lehen lantegira gonbidatu ninduen. Han mundu bat zabaldu zitzaidan. Hainbeste emakume, gizon eta gazte beltz elkarrekin, denak mundu justu baten alde lanean, non jende beltzak bizi ahal izango duen bizitza handi bat zapalkuntzarik gabe.

Lantegia bikain gidatu zuen Barbara Love-k, Afrikar Beltz Jaurespena duten Pertsonen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona. Harengandik ikasi nuen zein garrantzitsua den afrikar jatorria dutenentzat elkarrekin konektatzea eta elkar maitatzea. Ikasi nuen zein garrantzitsua den emakume beltz gisa inoiz ez isiltzea eta ni neu osoago izatea. Horretarako, “asaskatu, asaskatu, asaskatu” egin behar dut, Barbarak beti esaten duen bezala.

BELDURRA ASASKATU

Elkar Entzuteko saio gehiago egin nituen eta EB irakasle egin nintzen. Hala ere, denbora pixka bat igaro zen nire eta Erkidegoaren loratzean lan egiteko erabateko konpromisoa hartu baino lehen. Denbora behar izan nuen konturatzeko sortzen ziren beldur-sentimenduak hor zeudela asaskatuak izateko.

Artean ez nintzen konturatu nire lan aktibistak arrakasta handiagoa izan zezakeela asaskatzen banuen, eta konturatzen nintzen sexismoa, arrazakeria eta homofobia bezalako zapalkuntzak agertzen direnean, sentimenduek ez dutela zertan oztopo izan harreman iraunkorrak ezartzeko orduan.

Atzera begira, EBko lehen bileraren ondorengo lehen hamar urteak hanka bat EB barruan eta bestea kanpoan nuela eman nituen. Gero hasi nintzen ulertzen zer den benetan EB eta zer esan nahi duen niretzat, besteentzat eta munduarentzat. (Behintzat uste dut orain ulertzen dudala, baina ziurrenik oraindik asko geratuko zait ikasteko).

Neure buruarekin konpromisoa hartu ahal izan nuenean, EBn lidergo gehiago hartu ahal izan nuen. Talde gehiago zuzentzen hasi nintzen, eta, azkenik, Guneko Erreferentzia Pertsona eta Europa kontinentaleko Gehiengo Taldeko elkar-entzuleen koordinatzailea izan nintzen.

TRANTSIZIOA

Orain erronka berri bati egin behar diot aurre: Europarako Nederlandera hiztunen Lurraldeko Erreferentzia Pertsona izatea. Ilusioz egiten diot aurre, jakinda pertsona askok –Lurralde-, nazio- eta Nazioarte-mailan– pentsatu eta lan egingo dutela nirekin, gure banakako eta Erkidegoko loratzean.

Lurraldeko Erreferentzia Pertsona ohiak, B—, EBko nire lehen bilerara gonbidatu ninduen. Erakunde bat zuzentzeko eredu izaten jarraitzen du, guztiei arreta handia eskainiz. Eredu bikaina izan da niretzat Erkidego bat zuzentzeko. Sentibera eta indartsua da lidergoan. Berarekin eta bere esperientziarekin jarraituko dut. Erkidegoak haren esperientziaren beharra izaten jarraituko du.

Indartsu sentitzen naiz eta Lurraldeko Erreferentzia Pertsonaren lanpostua hartzeko gai. Urteetan zehar, elkar-entzule askorekin harremanak izan ditut, bai Lurraldean, bai Nazioartean.

Beti hunkitzen nau ohartzeak, EB Erkidego gisa, elkarri laguntzeko boterea eta aukera dugula, gure sentimendu mingarrietatik haratago. Badakigu axola duen gauza bakarra gure ontasuna eta distira dela.

Ia hogeita hamar urtez egon naiz Elkar Entzutean, eta elkar-entzule asko ezagutu ditut, eta haiekin harreman sakonak eta maitasunezkoak eraiki ditut. Eskertuta nago guztiak nire bizitzan edukitzeagatik.

EBko nire lehen bilerara bi kiderekin joan nintzen. Lankide gisa ondo moldatzen ginen, eta gero Elkar Entzuteko lagunak egin ginen. Azken hogeita hamar urteak gure harremanak sakontzen eman ditugu, lagun eta elkar-entzule gisa. Gure boterearen eta distiraren lekuko izan gara. Gure bizitzako borroken lekuko ere izan gara. Ikusi dugu non trabatu garen aspaldiko sentimenduengatik. Elkar Entzuteko saioak izan ditugu eta bakoitzaren ontasuna gogoratu dugu. Ez dugu amore eman. Halaber, elkarri lagundu diogu, Gehiengo Taldeko elkar-entzule gisa.

Marlene Melfor

Lurralde Erreferentzia Pertsona Nederlanderaz hitz egiten den Europarako

Arnhem, Hebehereak

Artikuluaren jatorrizko izenburua: My History in RC

Present Time-n argitaratuta: 212. zk., 2023ko uztaila

Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi

Euskal Herria


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00