News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Hogeita hamabost urtetik beherako pertsonak eta klasismoa

Hogeita hamabost urtetik beherako pertsonak klasismoari buruz duten pentsaera interesatzen zait. Klase ertaineko zein langileriako lantegietara joaten naiz, eta ez ditut gutariko asko ikusten!

Uste dut gure adin-taldeak ikuspegi erabilgarria izan dezakeela klase-sistemari buruz, eta erabaki interesgarriak har ditzakeela horri buruz, baita aurre egitea ere. Oso talde garrantzitsua gara. Potentzial iraultzailea dugu.

Gaur egungo sistema ekonomikoa eta gure gurasoak izan zutena ez dira berdinak. Gutako askori klase ertaineko amets bat saldu ziguten, jadanik existitzen ez dena eta gizateriarentzat inoiz ona izan ez dena.

Adineko pertsonak birsubermatu egiten dira gure adinean zer egin zuten ikusten dutenean, klase-sistema onartu beharra barne. Horrek gugandik bereizten ditu. Gure ondoan behar ditugu etorkizunean pentsatzen dugun bitartean.

Jakin-mina dut honako hau jakiteko:

  • Nola bizi izan duzu klasesistema? Zenbateraino egon zara konektatuta edo isolatuta?
  • Nola zapaltzen zaitu klasesistemak? Nola defendatzen duzu zeure burua?
  • Nola eragin diote arrazakeriak eta gainontzeko zapalkuntzek

klase-sistemarekin duzun harremanari?

  • Nola egiten diozu aurre klasesistemarekiko asimilazioari?
  • Zertan bereizten dira gazteen esperientziak, gazte helduenak eta hogeita hamar urte inguru ditugunenak? (Hogeita hamalau urte ditut).
  • Zein da zure harremana langileriarekin?
  • Zer rol duzu gaur egun klasesisteman? Rol hori betetzeko asmoa zenuen? Mehatxuek edo eroskeriek eragina izan dute zure erabakian? Asaskatzeak eginkizunik bete al zuen zure erabakian?

NIRE KLASE-HISTORIA

Hogeita bi urte nituenean ikasi nuen EB. Hogeita zazpi urte nituenean, Sean Ruthen, Klasea Ertainekoen Askapenerako Nazioarteko Erreferentzia Pertsonaren, artikulu bat irakurri nuen, non klase ertaineko jendearentzat diseinatutako rol desberdinak deskribatzen zituen. [Ikus <www.rc.org/ publication/present_time/pt176/ pt176_052_sr>.] Hauxe idatzi zuen: Klase-sistemak ez du rol onik eskaintzen heldu gazteentzat. Zuretzako erronka da lidergo-rol alternatiboak eta askatzaileak aurkitzea, klase ertainaren baldintzapenaren aurka doazenak, eta guk guztiok zu laguntzea klase ertaineko pertsona guztiak lideratzen.

Negar eta negar egin nuen irakurri nuenean. Sentitu nuen norbaitek ikus zezakeela zein egoeratan sentitzen nintzen. (Hura irakurtzeak ere kontzientzia harrarazi zidan nire asaskatu gabeko zapaltzaile-estutasunei buruz). Produkzio zuzeneko langile sindikalista gisa bizitzea erabaki nuen.

Bizitza hori egiteko, honako hau asaskatu behar izan dut:

  • Nolakoa da dirua izatea (klase ertaineko langile gisa inoiz izan dudan baino diru gehiago eramaten dut etxera)
  • Nire lanak Estatu Batuen menderakuntzan betetzen duen rola
  • Zein ikaragarria den klasesistema
  • Klasismo barneratua
  • Nire klase ertaineko baldintzapena
  • Munduko langileriarekin ditudan konexioak
  • Eta askoz gehiago

Espero dut nire galderei erantzutea eta zure historia partekatzea!

“Kathleen Fitzgerald”

AEB

Heldu gazteen erakusleendako EBko e-posta bidezko eztabaidazerrendatik berrinprimatua

Artikuluaren jatorrizko izenburua: “People under Age Thirty-Five, and Classism” Present Time-n argitaratuta: 208. zk., 2022ko uztaila Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi Euskal Herria


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00