News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Gizarte kapitalisten kolapsoa

Mendebaldeko gizarte “kapitalistek” iraun egin dute orain arte, kolapsoaren atarian badaude ere. Gizarte hauek, kaskarki, baina garatu gabeko herrialdetan ere sortu dira; hala eta guztiz, kolapsoaren atarian daude hauek ere (eta horren ondorio latzak are latzagoak dira horietan, herrialde “kapitalista” aurreratuen “inperialismo ekonomikoaren” menpean baitaude).

Egun, mundu osoan gizarte eredu bakarra dago. Jendarte hori, beti bezala, elkarren aurkako gerran eta lehian dabiltzan herrialdeetan zatituta dago. Hala ere, bazter guztietan dugu gizarte “kapitalista”.

Gizarte eredu hau kolapsatzen ari da nonahi. Bere desagertzea berehala etorriko da. Beraren kontradikzioek eramango dute galbidera. Ezerk ez du gehiago iraunaraziko, ez “irtenbiderik” distiratsuenek, ez bere biktima otzanen “nahitazko sakrifizioek”, ezta bere ustezko onuradunek etsi-etsian egindako eginahalek ere.

Auzia da zelan lortu kolapso saihestezin honek ahalik eta kalterik txikiena eragitea gizakioi, ingurugiroari eta planetari. Kontua da zelan lagundu sorrarazten gizarte eredu arrazional eta ez zapaltzailea oraingoaren ordez.

Ba ote dut nik edo beste inork “proiekturik” prozesu honetarako? Ez. Asmatu ahal dituzte munduko herriek bide egingarriak prozesu honetarako eta gizarte arrazional berria sortu eta funtzionatzeko? Bai, segur naiz egin ahal dutela.

Ekarpen handirik egin ahal dute EBk eta EBlariek prozesu honetan? Baiezkoan nago. Uste dut zapalkuntzari eta askapenari buruz erdietsi dugun argitasun teorikoak bultzada handia eman diezaiokeela prozesu honi. Uste dut garatu ditugun ezagutzak eta teknikek, bihar atzo baino argiago pentsatu ahal izateko gure gaitasuna zinez bermatzen dutenek (erabiltzen baditugu), lagundu dezaketela munduko herrien nahasmena eta pairamena arintzen trantsizio horretan.

Beraz, proposatzen dut norbanako ekimenak antola ditzagun gai hauei buruzko eztabaidak zabaltzeko, EBn hasita baina baita gure ingurukoengana eramateko ere.

Harvey Jackins

“Mundu Hobe Batean” liburutik “Gauzak aldatzen ari dira gure inguruan” 91. orrialdetik 92.era Artikuluaren jatorrizko izenburua: “The Collapse of Capitalist Societies” Present Time-n argitaratuta: 208. zk., 2022ko uztaila Itzulpena: Iñaki Kasares Euskal Herria


Last modified: 2023-04-15 09:24:12+00