Klima-larrialdia deuseztatzeko bost urteko planak
2022ko urtarrileko lantegian, klima-larrialdiaren liderrentzat, bost urteko plan bat idazteko eskatu nien guztiei, klima-larrialdia deuseztatzeko eta gainerako partaideekin partekatzeko.
Erronka handi horri aurre egiteko gure hurrengo urratsetarako sasoi onean jartzeko aukera ere izan zen lantegia. Nahi nuen lan egin genezan
- klima-krisia deuseztatzeko gure lana garrantzitsua dela ikustea eragozten diguten larritasunetan; gertatzen ez diren aurrerapenekiko gogorik ezean
- Gure lan guztia kaltetzen duen arrazakerian;
- Espero ditzakegun erasoetan; eta
- Lan hau egiten dugun bitartean beste batzuekin konektatuta egotean.
Bost urteko plana izateak aurrekoa asaskatzen lagunduko zigula iruditu zitzaidan, eta bide-orri bat ere emango zigula, gure helburuetatik desbideratzera eta ahaztera eraman diezaguketen moldeen aurrean.
Mundu guztiari eskatu nion bost urteko plan bat izan zedila (urteko edo hamar urteko plan bat izan beharrean), uste baitut datozen bost urteetan gure ekintzak funtsezkoak izango direla klima-krisia erabat saihesteko.
Ez nien denborarik eman gertaerei. Talde honek ezagutzen zituen. Nahi nuena zen gutako bakoitzak aurre egin ziezaiola krisiaren abiadurari, eta erabaki zezala eginkizun garrantzitsua betetzea krisia geldiarazteko. Eta gu elkarrekin konektatzea nahi nuen, eta prest egotea elkarri laguntzeko larrialdia sakondu eta gauzak zailtzen ziren heinean.
“Klima-larrialdia deuseztatzeko bost urteko plana” esateak gehienok asaskatzera eraman gintuen. Eta orduan etorri zen pentsamendua!
Tenperaturaren igoera 1,5ºC-tik gorakoa noiz izango den jakiteko iragarpen-zerrenda bat dago artikulu honen amaieran. Urtero, zientzialariek ondorioztatu dute egoera aurreko urtean uste genuena baino larriagoa dela. IPCCren (Klima Aldaketari buruzko Adituen Gobernu Arteko Taldea) 2022 Txostena argitaratzeak berretsi egiten du.
Lantegian gure bost urteko planak Googlen argitaratu genituen, kontsultatu ahal izateko. Hala ere, Google ez da behar bezain segurua, beraz, kendu
egin ditut eta jendea gonbidatzen ari naiz bere planak EB webgunean argitaratzeko. Gurekin bat egin nahi baduzu, zure bost urteko plana garatuz, argitaratuz eta aldian-aldian eguneratuz egin honako hau, mesedez:
- Egin zure planaren PDF bat. Ez ezazu pasahitzarekin babestu, beste batzuek irakur dezaten nahi baduzu.
- Erabili izena jartzeko arau hau: izena + abizenaren hasierako hizkia + hiria.pdf (Ez sartu “+” karaktereak) Adibidez, nire plana deitzen da dianesshoreline.pdf.
- Bidali plana posta elektronikoz dshisk@me.com helbidera.
Bost urteko planak EB webgunean aurki ditzakezu hemen: <www.rc.org/publication/environment/ five_year_plans/contents>
Mila esker gai handi honekin konprometitzeagatik eta elkarrekin egiteagatik.
2019 – IPCCk ohartarazi zuen berotze globala ziurrenik 1,5 ° C-ra iritsiko dela 2030 eta 2052 urteen artean, isuriek egungo erritmoan gora egiten jarraitzen badute. Isuriak % 45 murriztu behar ditugu 2030erako 1,5 graduren igoera saihesteko.
2020 – 6 -11 urteko epean gaindituko ditugu 1,5 graduak, isuriak errotik murrizten ez baditugu, behintzat.
2021 – Litekeena da hurrengo 5 urteetako batean 1,5 gradura iristea.
2022 – Ziurrenik 1,5 graduak gaindituko ditugu hamarkadetan (edo gehiago isuriak murrizteko beharrezko neurriak hartzen ez baditugu).
Diane Shisk
Ingurumenaren zaintzarako Nazioarteko Erreferentzia Pertsona
Shoreline, Washington, AEB
Artikuluaren jatorrizko izenburua: “Five-Year Plans to End the Climate Emergency” Present Time-n argitaratuta: 207. zk., 2022ko apirila Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi Euskal Herria