Gero eta beharrezkoagoa den ekimen baten jarraipena
EB Erkidegoek lau urtean behin eguneratzen dituzte beren helburuak Mundu-batzarrean. 2001ean hartu genuen lehen aldiz ingurumenari buruzko helburu bat, eta ordutik helburu bat izan dugu ingurumenari buruz.
2017an klima-aldaketari buruzko helburu bat proposatu nuen, hurrengo Mundu-batzarrera arte gida gintzan, 2021ean izatea espero baikenuen. Helburu horrek ingurumenaren degradazioari buruzko kontzientzia hartzera eta asaskatzera bideratzen gintuen.
Klima-larrialdiari buruz dugun kontzientzia handitu den heinean, ingurumenari buruz ditugun helburuek gero eta gehiago bideratu gaituzte klima-krisiaren, zapalkuntzaren eta esplotazioaren arteko loturak ulertzera eta krisiari aurre egiteko beste batzuekin neurriak hartzera.
Gure gobernuek eta industriek ez dituzte klima-krisia konpontzen hasteko beharrezkoak diren aldaketak egin. Zalantzazkoa da aldaketa horiek egingo ote dituzten presio masiborik egin gabe egitura horietatik kanpo.
2019an, klima-larrialdia gero eta azkarrago hedatzen ari zela, Mundu-batzarren artean jardutea erabaki nuen, 2019ko apirileko Present Time-n klima ekimen bat argitaratuz.
Klima-larrialdiak gaur egun duen egoera eta atzerapenik gabe jarduteko beharra kontuan hartuta, orain beste ekimen bat argitaratzen ari naiz (behean) eta EB Erkidegoei aurkezten gure Munduko Aurre-batzarretan, 2022ko abuztuko Mundu-batzarrean onartzeko.
Ekimen berri hau irakurtzeko eta gure egungo klima-larrialdiari buruz asaskatzeko eskatzen diet entzule guztiei. Gutako bakoitzak gure bidean jartzen den edozein estutasuni aurre egitea nahi dut, ekimen hau gure egiteko eta klima-aldaketa gelditzeko eta iraultzeko neurriak hartzeko. EB Erkidegoak zeregin garrantzitsua betetzen ari dira jada klima-krisiaren aurkako borrokan. Gu guztiok konprometituta, aldaketa-indar boteretsu bihur gaitezke.
Tim Jackins
Klima-ekimen berria
EB Erkidegoak, batez ere giza jarduerak eragindako klima-aldaketa arriskutsu eta etengabearen ebidentzia argia aitortuta, aktiboki antolatu eta euskarrituko ditu bere kideak klima-aldaketa geldiarazteko eta inbertitzeko moduak aurkitzeko eta praktikan jartzeko erronkari aurre egiteko.
EB Erkidegoko kide guztiak euskarrituko ditugu, mundua zaintzeko borrokan edozein eginkizun betetzea galarazten dien edozein estutasunetik aska daitezen. Hori egitean, krisi klimatikoaren sorreran zapalkuntza guztiek izan duten papera aitortzen dugu, baita konponbideak aurkitzeko zapalkuntza guztien aurka jarduteko beharra ere.
Aukerak sortuko ditugu EB Erkidegoko kideak bildu daitezen egoera eztabaidatzeko, asaskatzeko eta ideia, taktika eta estrategia berriak garatzeko, eta horretarako erabiliko ditugu web mintegiak, pentsatzeko eta entzuteko saioak eta elkar ulertzeko beste bitarteko erabilgarri batzuk.
Zeregin garrantzitsu hori gauzatzeko, gutako bakoitzak zalantzan jarri beharko ditu ezindu eta bakarrik sentiarazi gaituzten estutasun-grabaketak. Grabaketa horiei aurre egitean, beste pertsona batzuekiko harremanetan eta politika irrazionalen aurkako oposizio publikoan azkar aurrera egiten –elkartuta eta konfiantza handiagoz– ikas dezakegu.
Elkarri lagunduko diogu Lurreko klimaren egoera beti aldakorra ezagutzeko eta ulertzeko, baita klima-aldaketa geldiarazteko lanean ari diren pertsonekin, indigenekin eta antolakuntzekin ere elkartuko gara. Horrek ezagutza zuzena emango digu eta kontraesana emango die, gure eta besteen, isolamenduaren eta ezintasunaren estutasun-grabaketei.
Halaber, klima-krisian lan egiten dutenek modu eraginkorragoan funtzionatu ahal izan dezaten, EBri buruz dugun ezagutza eta praktika partekatuko ditugu.
Artikuluaren jatorrizko izenburua: Continuing an Ever-More-Needed Initiative
Present Time-n argitaratuta: 206. zk., 2022ko urtarrila
Itzulpena: Juan Gabriel Urriategi
Euskal Herria
Present Time, 2022ko urtarrila, 3. orrialdea