News flash

WEBINARS

Women Leaders
Saturday, April 19
Tokumbo Bodunde


NOW AVAILABLE!

Draft Program for the
Transformation of Society
Introduction Page
for sale Print   PDF

Present Time
January 2025
for sale Print   Digital

Tim Jackins
Keeping Our Own Minds
RCTU #81

Dimentsio bat baino gehiago

Taldea eraginkorra izan dadin, gutxienez hiru dimentsiotan jardun behar du. Lehenik eta behin, taldea entitate gisa pentsatu behar dugu. Gizatalde baten entitatea eta gizabanakoarenak desberdina dira. Gizakiez osatuta dago, baina ez du funtzionatzen gizabanakoek dituzten arauen arabera, ezberdina da. Horri buruz zerbait ikasi dugu: nola zuzendu bilera on bat, nola bideratu eztabaida on bat, nola lortu denek hitz egitea. Legebiltzarreko legearen ordez, funtzionatuko duen kontsentsua erabiltzen ikasi dugu. Gehiago dago ikasteko, noski. Taldeari buruz pentsatu beharra dago talde gisa.

Bigarrenik, taldeko gizabanakoengan pentsatu behar da. EBko talde batean, bereziki, baina ziur aski edozein taldetan, taldeko kide bakoitza banako gisa ikusi beharra dago, jakiteko nor den pertsona hori, non ari den borrokan bere loratzerako, eta zer laguntza behar duen.

Hirugarrenik, taldeari buruz eta gizabanakoei buruz pentsatu beharra dago, ez bakarrik orain, une honetan, baizik eta denboran: nondik datozen, zein puntutan dauden, egin behar duten hurrengo mugimendua, nola lagundu behar zaien nahi duten norabidean mugi daitezen.

Lider onek, batzuetan, horrela funtzionatzen dute intuitiboki, baina zerrenda horrek laguntzen du, argi eta garbi, dauden beharraz jabetzen. Printzipio horien zerrenda bat erabiltzen badu lider batek bere pentsamendua gidatzeko, ia berma daiteke taldeak ondo funtzionatuko duela.

Harvey Jackins

The Benign Reality liburuko “The Nature of
Leadership” 271. orrialdetik 272.era

Artikuluaren jatorrizko izenburua: “More Than One Dimension”

Present Time-n argitaratuta: 201. zk., 2020ko urria

 

 


Last modified: 2023-04-15 09:24:12+00