News flash

WEBINARS

Impact of U.S. Election
Results on Climate
Action in the U.S.

Saturday, January 4
Sunday, January 5
Diane Shisk

 

Beharrezko ekimena hartu

Gure Mundu Batzarretan, lau urtetik behin, Jarraibideak hobetzen ditugu, datorren aldirako helburuak adostu eta gure Erkidego eta munduarentzako gai garrantzitsuak eztabaidatzen ditugu. Datorren Mundu Batzarrean, 2021ean, proposatuko dut klima-aldaketari buruzko ekimen bat geure egitea eta abian jartzea.

Mundu Batzarren artean nire erantzukizuna da, Nazioarteko Erreferentzia Pertsona naizenez, beharrezko politikak aurkeztea. Beraz, honako honetara konprometitzen dut gure Erkidegoa:

EB Erkidegoak –onartuta begi-bistan dagoela klima-aldaketa gertatzen ari dela, arriskutsua dela eta gizakiaren jarduerak eragindakoa dela nagusiki– bere gain hartuko du klima-aldaketa gelditzeko moduak aurkitzeko eta praktikara eramateko erronka.

Badakigu estutasunak oztopatu egiten duela gizakiaren arrazionaltasuna. EB Erkidegoko kide guztiak euskarrituko ditugu asaska ditzaten mundua babesteko borrokan edozein rol jokatzen uzten ez dieten estutasunak. Hori eginez, onartu egiten dugu: batetik, zapalketa guztiek jokatu duten rola klima-krisiaren sorkuntzan; eta, bestetik, zapalketa guztien aurka lan egin beharra irtenbideak bilatzeko.

Egin beharrekoa egiteak eskatuko digu aurre egitea ahalmenik gabe eta bakarrik gaudela sentitzera eraman gaituzten estutasun grabaketei. Horri aurre egitean, ikasiko dugu azkar aurreratzen –elkartuta eta konfiantzaz– gure harreman pertsonaletan eta politika irrazionalei publikoki kontra egiten.

Elkarri lagunduko diogu egungo egoera ezagutzen eta ulertzen; hor sartzen da klima-aldaketa gelditzeko lanean ari diren gizabanakoekin, herri indigenekin eta antolakuntzekin parte hartzea. Horrek zuzeneko ezagutza emango digu, eta inpotentzia eta isolamendu estutasun-grabaketei kontraesana ematen dio.

Gure ezagutza eta praktika ere partekatuko ditugu; horrela, klima-aldaketan lan egiten dutenek modu eraginkorragoan funtzionatu ahal izango dute.

EB Erkidegoko kideak bildu daitezen aukerak sortuko ditugu: egoera eztabaidatzeko, asaskatzeko eta ideia, taktika eta estrategia berriak ahalik eta azkarren garatzeko.

 

Tim Jackins
Elkar Entzutearen Bidezko Berrebaluatze Erkidegoetako 
Nazioarteko Erreferentzia Pertsona


Last modified: 2024-05-01 18:33:08+00